Aurreko ostegunean hilero egin ohi dugun irteera egin genuen. Cristina Enea
parkean egon ginen eta bertan dauden erakusketa interesgarriak ikusi
genituen. Batetik, Kontsumo
Arduratsuaren Gela. Erakusketa honek kontsumo ohitura arduratsuagoak hartzeko dauden aukerak
ezagutarazi nahi ditu. Horretarako gai ezberdinak landuko dira hiru espazio
definitutan: etxeko kontsumoa, erosketak eta mugikortasun iraunkorra. Bestetik,
Sugeak eta sugegorriak: ospe txarraren biktimak. Sugeak,
kontserbazioaren aldetik jasaten dituzten mehatxuez gain, pertsonek dieten izu
zentzugabearen biktima zuzenak ere badira. mitologiak eta erlijioak pertsonaia
gaizto bilakatu dituzte, animalia arriskutsu eta mehatxagarriak diren irudia
zabaldu dutelarik. Eta azkenik, Jasangarritasunaren egutegia. Usandizaga Institutoko
Publizitate Grafikako 2. mailako ikasleek bosgarren urtez Cristina Enea
Fundazioko Jasangarritasunaren Egutegia diseinatu dute. Erakusketa honek,
proiektuaren garapenean sortu diren lanak biltzen ditu.
Ondoren,
eguraldi ederra aprobetxatuz Loiolako Erriberara joan ginen paseo bat emanez
eta bertako jatetxe batean bazkaldu genuen. Goiz pasa borobila benetan!
Acercándose la hora de comer y aprovechando el buen
tiempo dimos un paseo muy agradable hasta riberas de Loiola y comimos en un
restaurante allí mismo. ¡Salió todo redondo!
"A veces la única forma de recuperar la estabilidad es perder el equilibrio"
No hay comentarios:
Publicar un comentario